Pasa den martxoaren 19an, gure institutuko irakasle ohia eta euskarazko eduki sortzailea den Iruñe Astitzek, @arkkusok, zuzeneko emanaldia eskaini zien 2.DBHko ikasleei. Saioa Institutuko Hizkuntza Proiektuak (IHP) antolatu zuen Euskalgunak ekimenaren barruan, ikastetxean euskara sustatzeko helburuarekin. Bertan @arkkusok, zenbait ikasleren laguntzaz, euskarazko beste bi sortzaile, @jokin_pa eta @andreaglz, elkarrizketatu zituen eta zenbait gai jorratu zituzten, esaterako, edukiak euskaraz sortzearen zergatia, haien hastapenak, euskal komunitatea sortzearen garrantzia, e.a. Eskerrik asko, hirukote, zuen ekarpenengatik!