Musikaz gozatzeko tarte bikaina izan zuten DBHko 3. mailako eta Talde Malguko ikasleek Olaia Intziarte eta Aguxtin Alkhat musikarien bisitekin. Musika zuzenean entzuteaz gain, haiekin hitz egiteko eta musika sorkuntza prozesua hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuten.
Kurtso hasieran musika eta euskara hizpide izaki, Nafarroako Gobernuak eskaintzen duen Musikariak programan parte hartzea erabaki genuen Iparraldetik. Euskal musika eta kulturan murgiltzeaz gain, adierazpen artistiko eta kulturala sustatzea helburu du programak.
Aguxtin Alkhat eta Olaia Intziartek egindako bisiten bitxikerien artean, egunero ikasleek klaseak bukatzeko entzuten duten “Zirrararen uhina” zuzean entzun ahal izan zuten, bai eta Intziarteren M.J. amonari idatzi eta eskainia dela ezagutu ere.