Hona hemen 1.DBHko ikasleek hirugarren ebaluazioan egindako zenbait proiektu. Haien herrialde, auzo eta bailarak bisitatzeko erabailgarriak izan daitezken gida turistikoak dira. Irudietan klikatuz gidetan sartu ahalko zarete.
Archives for 2021
Planeta dantzan proiektuko azken lanak
Hemen dituzue DBH 1. mailako ikasleek Planeta dantzan proiektuaren inguruan egin dituzten lanak. Jakinen duzuen bezala Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak, Biarritzeko Malandain Balletak, Donostiako Cristina Enea Fundazioak eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak elkarlanean garatutako proiektua da Planeta dantzan, artea eta ingurumena uztartzen dituena. Iparralde institutuak aukera izan du bertan parte hartzeko eta hauek dira ikasleek […]
4.DBHko ikasleek egindako gaztelaniako proiektuak
Aurtengo 2020/2021 kurtsoan 4.mailako ikasleek hirugarren ebaluazioan oso proiektu politak prestatu dituzte. Proiektu hau gauzatzeko ikasleek eleberri bat irakurri zuten. Lau eleberri eman zitzaizkien aukeran eta laburpenak irakurri ondoren bakoitzak bana hautatu zuen. Ebaluazioan zehar eleberriak sakonki aztertu zituzten: nolako narraitzailea(k) ageri da/dira, zer nolako pertsonaiak, bakarrizketak, testuinguruan kokatzea, espazio eta denbora erreal eta/edo fantastikoa… […]
Aldizkaria irakurtzeko prest!
DBH1eko Komunikazio Tailerreko ikasleen proiektu bat izan da aldizkari bat egitea. Horretarako ikasleak aldizkariak maketatzeko programan trebatu dira baita elkarrizketak edota albisteak lantzeko ere. Taldeka egin zuten lan (talde txikitan) eta guztion artean, bi taldeetako 45 ikasleen artean hain zuzen ere, osatu dute aldizkaritxo hau. Bertan agertzen diren gaiak, pertsonak, galderak… ikasleek aukeratutakoak eta prestatutakoak […]
Zibermanagersak DBH 1. mailan lanean
Joan de astelehenean DBH 4. mailako ikasleak Internetaren erabilera osasungarriaren inguruan hitzaldiak eman zituzten DBH 1. mailako ikasgeletan. Ikasle haue iaz jaso zuten formakuntza ikastetxeko zibermanagersak bilakatu zirelarik. Aurten ere asio batzuetan prestatzen ibili ondoren ikasitako guztia itzuli diete ikasle gazteenei. Oso gai interesgarriak jorratu dituzte: norberaren irudiaren erabilera, segurtasuna, ciberbullying, grooming, estereotipoak eta sareak, […]
Eider Esparzaren lana 2021-22 ikasturteko agendaren azalean
Amaitu da hurrengo ikasturteko agendaren azalaren aukeraketarako prozesua. Eskerrik asko bozketan parte hartu duzuen guztiei eta nola ez, zuen lanak aurkeztu dituzuen guztiei. Aurten oso kalitate oneko 30 lan jaso ditugu. Zaila jarri diguzue aukeratzeko orduan. Bozketan jende askok parte hartu du eta azkenean Eider Esparzaren lanak irabazi du. Lan hau ikasleen agendetan eta irakasleen […]
Ikastetxea handituz doa
Ikastetxetik pasa diren ikasleen hatzmarkak jasotzen duen zuhaitza handituz doa. Aurreko astean DBH 1. mailako ikasleak eta DBH 2. mailako ikasleak pasa dira zuhaitzetik haien hatz marka jartzera. Azkeneko hauek iaz jartzeko aukera pasa zitzaien baina aurten izan dute momentua azkenik. Bide batez tutoreekin batera gelako argazkiak egin ziren. Esteka honetan aurki ditzakezue.
Ez-ohiko deialdiko berreskurapen azterketak eta gainditugabeen azterketak
Hemen dituzue ez-ohiko deialdiko berreskurapen azterketen datak, orduak eta gelak: Eta hemen aurreko kurtsoetatik gainditu gabeko ikasgaien ez-ohiko berreskurapen azterketak:
DBH 4. mailako agurra
Iritsi da agur esateko unea. Agur, edo gero arte. 3 urte pasa dira Iparralde institutuan zuen ibilbidea hasi zenutenetik eta jadanik prest zaudete zuen bizitzako hurrengo etapari hasiera emateko. Gurekin geldituko dira elkarrekin bizitako momentuak eta gure ikastetxean utzitako arrastoa. Bidaia on 2021eko promozioa! zuzendaritza taldea Ekainaren 4an izan genuen gure lehenengo promozioari agur esateko […]
Helburua bat egitea denean
Iragan ostegunean DBH 3. mailako patio txandan kurtso horretako ikasle guztiek Jerusalema kantaren koreografia dantzatu zuten. Dantza musikako irakasgaian zenbait egunez prestatzen aritu ostean hauxe da bukaerako emaitza. Zorionak! eta eskerrik asko aurtengo patioen errutinari aire freskoa ekartzeagatik eta alaitasun honekin ikastetxea kutsatzeagatik.