Iragan ostiralean lehen aldiz ospatu genuen “Ostiralak plazan” ekimena Iparralde DBHIko atsedenaldian. Hemendik aurrera, hilabeteko azkeneko ostiralean musikaz gozatzeko aukera izanen dugu atsedenaldian zehar kurtsoa amaitu arte. Ikastetxeko patioa dinamizatzeko lan taldeak prestatutako ekimena ikasleek plazer handiz hartu zuten eta dantza egiteko kantuen proposamena egin zuten. Argi dago atsedenaldi ezberdina izan zela eta arrakasta ikusita, […]
Archives for 2021
“Oca refranera” prestatzen
Lehenengo hiruhilabete honetan DBH2ko ikasleekin Gaztelania eta Literatura irakasgaian gaztelaniazko “esaera zaharrak” landu ditugu eta, orain, unitatean zehar ikusitakoa praktikan jartzeko asmoz, eta esaera zaharrak erabiliz, taldeka mahai joko batzuk prestatzen ari gara, “oca refranera” delakoak sortzeko, hain zuzen ere. Tableroa diseinatu, arauak testu batean idatzi… eta, jakina, jolastu!
Slam Poetry saioa Iparralde DBHIn
Azaroaren 4ean gurera zazpi poeta etorri ziren 4.DBH-ko ikasleekin Slam Poetry saio bat egitera. Ikasleak gustora eta partehartzaile aritu ziren. Lehenengo saioan, Jose Saldaña atera zen garaile eta 2. txandan Pablo Iglesias izan zen irabazle. Poesia beste modu batean bizi izan zuten. Espero dezagun, etorkizunean, gure ikasleren bat horrelako eszenatoki batean ikustea, zergatik ez?
Bertizeko kanpaldia ikasleek kontatuta
Komunikazio Tailerreko ikasleek Bertizeko kanpaldiko hainbat bizipen albiste bihurtu dute. Prestatutako testuak eta audioak irakasgaiko Komunikalde blog-ean topatuko dituzue. Egin klik hurrengo irudian edukiak ikusi eta entzuteko.
DBH 1eko ikasleak Fossile dantza obra ikustera joan ziren Donostiako Victoria Eugenia antzokira
Urriaren 13an Donostiako Victoria Eugenia antzokian egon ginen DBH1ko ikasleekin. Ikastetxeak parte hartzen duen Planeta dantzan programaren barruan eskeintzen den ballet emanaldia ikustera joan ginen. 2018an, Mallandain Ballet Biarritz taldeak, Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak eta Donostiako Cristina Enea fundazioak bat egin zuten ibilbide pedagogiko berritzaile bat diseinatzeko. Malandain Ballet-en errepertorioaren obretatik abiatuta, orduz geroztik, […]
Kanpaldia Bertizen
Urriak 5, 5 eta 6ean DBH 1. mailako ikasleak Bertizen izan ziren kanpaldian. Mota guztietako jarduerak egin zituzten, hala nola, ferrata bidea, zuhaitzetan ibili, Bertizeko inguruak bisitatu, arroila jeitsi, rapelatu eta tirolina erraldoietatik bota. Hauek bai ausartak! Primeran pasa zuten lu gutxi egin zuten arren. Hemen dituzue bertan ateratako argazki bilduma.
2021/22 ikasturtea Iparralden
Juan Latienda (irakasle atxikia) Ikastetxeetan bada zuzendaritza talde bat eta egokitzen zaizkion betebeharrak, maiz, urruti xamar geratzen dira eskola ematetik nola hala ikasleen azterketa mardulak zuzentzetik. Alabaina, ikastetxe honetako zuzendaritza kideek oso argi dute, eta hasieratik, nonbait, mehatxatu zuten horrekin, ikasleengana iristeko modu desberdinak arakatu eta probatu nahi zituztela. Alegia, irakaslearen rola ez da ikasleen […]
Piraguismoa Arga ibaian
Iraileko zenbait egunetan Arga ibaira piraguismoa egitera joan ginen. DBH 3. eta 4. mailako ikasleak Bertan, lagunekin oso ongi pasatzeaz gain, naturaz gozatu, eta kirol berri bat ezagutzeko aukera ere eduki genuen. Hona hemen egun ezberdinetan ateratako argazki guztiak ikusteko esteka: piraguismoa Arga ibaian argazki albuma.
Bekak. Unibertsitatez kanpoko ikasketetarako eta hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleentzako laguntzen deialdia 2021/22
Jakinarazten dizuegu dagoeneko argitaratu direla Estatuko Aldizkari Ofizialean unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beken deialdi orokorra eta hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleendako deialdia, biak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioarenak. Aurreko urteetan bezala, eskaera guztiak on line eginen dira. Esteka hauetan duzue informazio guztia, deialdiaren testua barne, pdf formatuan. https://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/estudiantes/becas-ayudas/para-estudiar/artisticas/becas-generales-no-universitarias.html https://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/estudiantes/becas-ayudas/para-estudiar/deportivas/necesidad-especifica-apoyo-educativo.html Iraiaren 30ean amaituko da eskaerak aurkezteko epea. Aurrerago egongo den Nafarroako […]
Plastikako lanak
Plastikako irakasgaian ikasleak lanean jo eta ke aritu ziren 2020/21 ikasturtean. Jada ikasturte berria hastear gaudela aurreko kurtsoko zenbait lanen bilduma egin eta zuen ezagutzarako argitaratzen ditugu: Giza Gorputza DBH 2ko ikasleak, giza gorputzaren irudia lantzen aritu ziren hirugarren hiruilekoan. Ondoren ikusgai dauden marrazkiak egin ziren ariketa ezberdinen emaitza da. Animazioa Proiektua 3. DBHko ikasleak, […]