Martxoaren 1ean, inauteriak ospatu genituen Iparralde Institutuan. Jai batzordearen bitartez denon proposamenak biltzen zituen egitaraua izan genuen: kontzertua, erraldoiak, mozorro desfilea eta lehiaketa, dantzaldia ikasle DJen eskutik… Guraso elkartearen eskutik txistorrada izan genuen ere. Argazkietan ikus dezakezuen bezala, primeran pasa genuen ikasle eta irakasleok! Jaialdiaren argazki guztiak hemen ikus ditzakezue.
Archives for martxoa 2019
-PLAY +PLAY
-PLAY +PLAY Sanduzelaiko Osasun Astea Iparralde institutuan. Martxoaren 11etik 15era Osasun Astea ospatuko da Sanduzelai auzoan. Iparralde institutuan auzoko erakundeekin bat egin dugu eta gure ekarpen txikia ere prestatu dugu. Lehenik eta behin, aste osoan zehar, erakusketa bat izanen dugu ikusgai, Nafarroako gazteei egindako inkesta baten datuetan oinarritutako aholku osasuntsuak jasotzen dituena. Bitartean, jostaldietan kirola […]
Ate irekien jardunaldia
Familia agurgarriak, Atsegin handiz Iparralde DBHIn (Sanduzelai etorbidea 16) martxoaren 14ean 17:00etan eginen dugun ate irekien jardunaldira gonbidatzen zaituztegu. EGITARAUA 17:00 Harrera eta aurkezpen bilera. 18:00 Bisita gidatua ikastetxean. 18:30 Amaiera.
Gaur gurera dator… LUCÍA ETCHEGARAY
Otsailaren 8an Lucía Etchegarayk bisitatu gintuen, Bailar bajo la tormenta liburuaren idazlea. Bertan, Giza Lanbideko ikasle honek kontatzen du nola jaso izan zuen bullyinga oso txikitatik 14 urte bete arte eta nola antzerkia, dantza eta idazmena lagundu zioten aurrera egiten. Ikasleei izugarri gustatu zitzaien.
Gaur gurera dator… RUBÉN UNANUA
Otsailaren 11an Rubén Unanuak bisitatu gintuen, Iruñeako udaleko aterpearen zuzendaria. Kontatu zigun nola da kalean bizitzea, aterpean etxea ez dutenei ematen dieten laguntza eta baita proeiktu interesgarri bat: First Home, non kaleko jendeak etxe txiki bat jasotzen du han bizi eta horretaz arduratzeko. Oso interesgarria eta hunkigarria izan zen.
Gaur gurera dator… RUBÉN MUNARRIZ
Otsailaren 20an Rubén Munarrizek, Nahiaren aita, bisitatu gintuen 1. mailako D eta C-n. Erakutsi ziguten aita eta alabak nola egiten duten esgrima eta hau egiteko pausoak praktikatu genituen uniforme eta guzti. Oso dibertigarria izan zen!
AHOZKO NARRAZIO SAIOA IÑAKI DE MIGUEL LAYANAREKIN
Iñaki De Miguel Layanak bisitatu gaitu eta ahozko narrazio saio ederra eskaini digu. Iruñeko Udalak sustatzen duen FIRAri esker Iñaki gurera etortzeko aukera izan genuen eta berak esan bezala Pirioniotako herri ttipi-ttipi-ttipi… baten istorioak kontatu zizkigun. Istorio benetan dibertigarriak, interesgarriak eta poetikoak. Tarte goxoa eman genuen Iñakiren eskutik eta lehenengo mailako ikasleek adi-adi jarraitu zituzten […]