Ekainaren 10ea izan genuen DBHko etapa guztia ikastetxean eman duen lehen promozioari agur esateko parada. Ekitaldi xumea izan zen baina momentu hunkigarriak bizi genituen. Fertxu Izquierdo irakaslearen eskutik joan zen ekitaldiaren gidaritza eta denetik izan genuen: zuzendaritzatik luzatutako hitzak eta bideoa, tutoreen hitzak, ikasleen hitzak, aurreskua, erraldoien dantza, koreografiak, zuzeneko musika, eta oroitza opariak ere […]
Jaiak eta ospakizunak
Inauteriak 2022
Otsailaren 25an, inateurietako jaialdia ospatu genuen ikastetxean. Lehenengo hiru orduetan klase arruntak izan ondoren, mozorratu eta patiora atera ginen ospatzera. Aurten ere koreografia lehiaketa itzela maila guztietako ikasleek partu hartu zutelarik. Irakasleentzako momentua egon zen ere. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi! Jai aparta izan genuen! Hementxe dituzue egun horretako argazkiak. Argazkien bildumarako esteka hemen […]
Gabonetako jaia 2021
Abenduaren 22an, merezitako oporren atarian, jaialdia ospatu genuen ikastetxean. Lehenengo bi saioetan ikasgeletan bingoa, kahoota eta bestelako jolasetan aritu eta gero, patioan musika, dantza, txokolate beroaz eta bestelakoez gozatzeko aukera izan genuen. Hona hemen eguna laburtu dezakeen argazki bilduma. Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko.
Inauteriak 2021
SIMPSON familia, TELETABIAK, ANIMALIAK, SORGINAK, GANGSTERRAK, SUPER HEROIAK… denetik izan ditugu INAUTERIETAN HOGWARTS eskola magikoan. Bai, bai, pandemia izan arren, denon ahaleginari esker, aurten ere ospatu egin ditugu!! Ikasleak dantzan, kantari eta jokoan aritu dira inoiz baino gogotsuago! MOZORRO FESTA ederra izan da! Eta bertako langileek eta guraso batzuek ere disfrutatzeko aukera paregabea izan dugu, […]