Hurrengo dokumentuetan dituzue aurreko kurtsoetako irakasgairen bat gainditu gabe duten ikasleek, ikasgai hauek gainditzeko zer egin beharko duten eta noiz.
Iparralde etxean
Ebaluazio eta kalifikazio irizpideak
Hezkuntza Departamentuko kurtso bukaerako jarraibideak kontuan hartuta, egoera berezia dela eta hauek dira 3. ebaluaziorako eta azken ebaluaziorako ikastetxean definitu diren ebaluazio eta kalifikazio irizpide berriak. Irizpide berri hauek kurtso hasieran ikastetxeko webgunean publikatutako programazioen laburpenetan zehaztutakoak ordezkatuko dituzte.
Aholkuak
Egoera berezi honek sortutako online bidezko prestakuntza beharrari egokitzeko ikasleek izan ditzaketen zailtasunak ulertuz, hemen aurkezten dizkizuegunak egun berezi hauetan ikasleen eguna antolatzeko eta eskolak jarraitzeko gomendioak dira. Ikasle bakoitzak lan egiteko ordutegia zehaztu beharko luke, atsedena barne. Egunero ikasleek beren gelako ordutegiaren arabera egun horretan dituzten arloak landu behar dituzte. Egin beharreko lanak zeintzuk […]