Familia agurgarriak, Atsegin handiz Iparralde DBHIn (Sanduzelai etorbidea 16) martxoaren 20ean 17:00etan eginen dugun ate irekien jardunaldira gonbidatzen zaituztegu. EGITARAUA Harrera eta zuzendaritza taldearen informazioa. Iparraldeko guraso elkartearen hitzak. Bisita gidatua ikastetxean. Amaiera Aurrematrikulazioari begira dituzuen zalantzak guri helarazteko hurrengo galdetegia bete dezakezue eta bileran horiek guztiak argitzen saiatuko gara.
Archives for 2023
Atapuercara bisita
2.hiruhilekoan zehar, SOLIMUn historiaurrea gaitzat hartuta arkeologo eta kazetari lanak egin ditugu. Otsailaren 9an, Europako aztarnategi hoberenetakoa den Atapuerca eta Burgosko “Museo de la evolución humana” bisitatu genituen. Atapuerkako ikerlariek bertan aurkitutako aztarnen inguruko jakintza partekatu ziguten.
Podcast-ak sortzen Komunikazio Tailerrean
DBH1eko Komunikazio Tailerreko ikasleak fikziozko podcast bat sortzen dabiltza. Horrelako podcast nolakoak diren jakiteko EITBk sortutako Artxipelagoa ezagutu dugu, tarte bat entzun eta, horrekin ere praktikatu dugu. Komunikazio Tailerreko blogean entzun daitezke ikasleek egindako grabazioak.
RaPoesia edizio berri bat Iparralden
DBH2ko ikasleak RaPoesiaren edizio berri batean murgilduta daude. Poesia eta raparen ezaugarriak ezagutu eta uztartu behar dituzte, kanta bat sortzeko eta beste ikastetxe batzuekin lehiaketa batean parte hartzeko. Irudian ikasle talde bat Nacho Zhero raperoen formatzailearekin gelan egindako tailerrean.
Gabonetako jaialdiko argazkiak
Kostata baina hemen daude Gabonetako oporren aurretik ospatutako jaialdiko argazkiak. Egun zoragarria pasa genuen, eguraldia lagun. Futbol txapelketa, pintxo lehiaketa, dantzak, erraldoiak, txokolatada… denetik izan genuen. Hona hemen guztiaren erakusgarri argazki albuma.
Zubien maketen lehiaketa
Egun hauetan ZITEM arloko “Ibaiak gainezka egiten du” unitate didaktikoari amaiera eman diote DBH 1. mailako ikasleek . Abendutik hona aldaketa klimatikoari buruz gehiago ezagutu dute eta Arga ibaiaren uholdeekin zerikusia ote duten ikertu dute ere. Horretaz gain erronka handia proposatu zitzaien ere; uholdeei aurre egingo liokeen zubirik erresistenteenaren maketa egitea, horretarako paperaz eta egurraz […]
Musikariak ikastetxean programa
Azaroa eta abenduan zehar “Musikariak ikastetxean” programaren eskutik, lau musikari izan ditugu bisitan 3. mailan: Miren Nabaiza, Maria Rivero, Esti Markez eta Joseba Irazoki.Gure ikaslegoa euskal kultura eta euskal musikara hurbiltzea, ezagutaraztea, ateak irekitzea… izan dira saio hauen helburuetako batzuk. Ikasleek eskertu zuten bestelako ereduak erakutsi izana modu gertu eta atsegin batean.Jarrai dezagun gure hizkuntza […]
Sartu eta sorturen bisitak
Azaroaren lehenengo astean hainbat artisten bisitak jaso genituen Iparraldeko 1.mailako ikasleek. Bisita hauek Iruñeko Udalak antolatzen duen Sartu eta Sortu programaren parte dira eta helburua ikasle euskaldunek bertako sortzaileak ezagutzeko aukera izatea da. Hori dela eta, azaroaren 3an Iruñe Astiz Youtuberra, eta aldi berean Iparralde ikastetxeko euskara irakaslea dena, sare sozialen inguruan aritu zen DBH1A, […]
Zaporeak elkartea laguntzeko janari-bilketa
1.hiruhilekoan zehar, SOLIMUn errefuxiatuen inguruko proiektua gauzatu dugu. Azaroa aldean Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeko kide bat ikastetxera etorri zen Lesbosen (Grezian) egiten duten lana azaltzeko. Pertsona migranteen bideoak sortu ondoren, eta proiektua ixteko 1. mailako ikasleek Zaporeak laguntzeko janari-bilketa antolatu dugu. Bilketa abenduaren 12tik 16ra bitartean burutu dugu eta atsedenaldietan ikasleek txandak egin ditugu janaria […]