Pasaden urriak 18an Lizoaingo alkatea den Amaia Ekisoain Gorriz gure institutura etorri zen. DBHko 1.mailako ikasleak lurrikarei buruzko proiektu batean murgilduak gaude. Badakigu Nafarroako Lizoain herrian lurrikara asko gertatu direla eta honen inguruan ikertzen ari gara; zergatik gertatzen diren, eraikuntzek zein ondorio jasan ditzaketen, Lizoainera bidai bat egiteko aurrekontu bat ere prestatzen ari gara… Amaiarekin […]
Archives for 2022
Etxerik txikiena antzerki obra
Pasa den urriaren 21ean, DBH1eko ikasleak Iruñeko Antzerki Eskolan egon ginen, Etxerik txikiena izeneko antzerki obra ikusten. Izan ere, Ongi Etorri Errefuxiatuak izeneko proiektu batean buru belarri lanean gabiltza, eta antzerki obra honek errefuxiatuen gaia jorratzen jarraitzeko aukera ematen zigun. Bettina eta Norma-ren istorioa kontatzen du obrak, gerra batek halabeharrez elkartu dituenak. Noiz edo non […]
Sarean euskaraz tailerrak
Urriaren 13an DBH 4. mailako ikasleekin Baluarte Jauregian ospatutako Sarean Euskaraz euskarazko kultura digitalaren VI. jardunaldian parte hartu genuen Iruñerriko beste D ereduko ikastetxe batzuekin batera. Jardunaldi hauen helburua gazteek IKTetan eta kultura digitalean euskarazko aukerak ezagutzea da. Jardunaldia 3 aretotan banatua egon zen eta horietako bakoitzean gure ikasleek jarduera ezberdinak egin zituzten. ERA aretoa: […]
Zaporeak elkarteko kideen bisita
Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da.Egun, Grezian Lesboseko errefuxiatuen esparruetan gatibu dauden iheslariei janaria prestatzen dihardute harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.Urriaren 10ean Helena etorri zen ikastetxera DBHko lehenengo mailako ikasleei bere esperientzia kontatzera SOLIMU ikasgaian errefuxiatuei buruzko proiektu bat lantzen ari baitira.
Bertizeko kapaldia DBH 1. maila
Irailaren 26 eta 28 artean Iparralde institututik 1DBHko ikasleekin Bertiz aldera hiru eguneko txangoa egin genuen. Ateraldiarekin bi helburu genituen, ongi pasatzea eta gure artean pixka gehiago ezagutzea.Ia 100 lagun joan ginen eta inguru euskaldun batean ingurumenaz gozatzeko aukera izan genuen. Kopuruarengatik ez ginen denok aterpe berean sartzen eta batzuk Legasako Kattalin aterpean egon ginen […]
Komunikalde. Ikastetxeko aldizkari digitala
Komunikazio Tailerreko ikasleek “Komunikalde” aldizkaria prestatu dute. Albisteak, erreportajeak, kultura, denborapasak… HEMEN irakur dezakezue eta era berean irakasgaiko bloga bisitatzera animatu nahi zaituztegu.
Ikasle berrien hatzmarkak
“Hosto iraunkorrak kulunka leunez etorkizunerantz, gure iparrorrHatzek gidatuko gaituzte biharko baratzetan koloreetako zuhaitzak landatzera, eta aztarna hauetatik sustrai sendoez sortuko dira besteak” Ikastetxean dugun olerkiak esaten duena haintzat hartutik “gure iparrorHatzek gidatuko gaituzte”, horren aztarna uzteko urtero bezala DBH1ko ikasleek ekaineko lehen egunetan haien hatz markak ikastetxeko hatz marken zuhaitzean jarri dituzte ikastetxetik pasatzen den […]
DBH 4. mailako ikasleen agura
Ekainaren 10ea izan genuen DBHko etapa guztia ikastetxean eman duen lehen promozioari agur esateko parada. Ekitaldi xumea izan zen baina momentu hunkigarriak bizi genituen. Fertxu Izquierdo irakaslearen eskutik joan zen ekitaldiaren gidaritza eta denetik izan genuen: zuzendaritzatik luzatutako hitzak eta bideoa, tutoreen hitzak, ikasleen hitzak, aurreskua, erraldoien dantza, koreografiak, zuzeneko musika, eta oroitza opariak ere […]
Eider Esparzaren lana 2022-2023 ikasturteko agendaren azalean
Hurrengo ikasturteko agendaren azalaren aukeraketarako prozesua amaitu da. Eskerrik asko bozketan parte hartu duzuen guztiei eta nola ez, zuen lanak aurkeztu dituzuen guztiei. Aurten oso kalitate oneko 30 lan jaso ditugu. Zaila jarri diguzue aukeratzeko orduan. Bozketan jende askok parte hartu du eta azkenean Eider Esparzaren lanak irabazi du bigarren aldiz. Lan hau ikasleen agendetan […]
Berreskurapen azterketen egutegia
Hemen dituzue ekainaren 20, 21 eta 22an eginen diren berreskurapen azterketen datak, orduak eta gela