Dagoeneko Hezkuntza Departamentuak argitaratu du DBHko aurrematrikula garaia ekainaren 7tik 13ra izanen dela. Prozesu hau ikastetxez aldatu edota esleipenez dagokiena ez den ikastetxe bat aukeratu nahi duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen familiei zuzenduta dago. Aurrematrikula prozesua telematikoki eginen da Educa bidez eta salbuespenez modu presentzialean egin ahalko da aldez aurretik ikastetxean zita eskatuta […]
Archives for 2020
Robotika tailerreko lanak
Ikasturte honetan Robotika Tailerra egin da lehenengo aldiz. Arlo honen helburu nagusia problema teknikoen ebazpenerako ikasleen pentsamendu konputazionalerako gaitasuna garatzea da. Ikasturtean zehar lanen zailtasun maila igotzen joan gara. Hemen dituzue egindako lan batzuk ikusgai. Programazioa Scratch-ekin Ikasturtearen hasieran programazioaren mundura hurbildu ginen. Scratch-ekin programatzen ikasi genuen. Aurkezpen interaktiboak, musika bideoak, istorioak eta joko dibertigarriak […]
Euskarako lanak DBH 3
Nire DBHko 3. mailako euskara ikasleek hirugarren ebaluazio honetan egindako lanaren lagin bat aurkezten dizuet. Oso harro nago pandemiak iraun duen bitartean bizi izan dugun isolamendu-egoeran egindako ahaleginaz, lanaz eta dedikazioaz. Egoera horretan, interesa izateaz gain hobetu ere egin dute. Hona hemen aurkezpen batzuk: Eta hemen bideo batzuetara lotura: Nire esker ona eta txalorik onena […]
KOMUNIKALDE: Komunikazio Tailerreko aldizkaria
Hiruhilabete arraroa izan bada ere, Komunikazio Tailerreko ikasleek aldizkari polit eta interesgarri bat osatu dute, testu, irudi edota proposamen ezberdinekin. Orain haien lana zabaltzeko tenorea da. Disfrutatu! Klikatu irudian aldizkaria irakurtzeko Komunikazio Tailerreko lan gehiago ikusi nahi badituzue, hemen duzue haien blogerako lotura: https://iparraldedbhi.educacion.navarra.es/web/komunikalde/
Ekaineko berreskurapenen ohiko eta ez-ohiko deialdiak
Hemen dituzue 3 deialdi ezberdinetako berreskurapen azterketen data eta orduak. Azterketa edota lan guztiak modu telematikoan eginen dira Hezkuntzak kontrakoa esaten ez duen bitartean.
Albaola Itsas Faktoriara bisita
Martxoaren 12an Pasaiara hurbildu ginen Albaola Itsas Faktoria ezagutzeko asmoz. Bertan XVI. mendeko itsasontziak nola eraikitzen ziren ikusi genuen eta balea ehizatzearen garrantziaz jabetu ginen. Hurrengo irudian klikatuz eguneko argazki albumeko irudi guztiak ikusi ahalko dituzue.
2020/21 ikasturteko agendaren azala aukeratzeko lehiaketa
Kaixo ikasle! Ikasturte arraro honi amaiera ematen ari gatzaizkion une honetan, hurrengo ikasturtera begira hasi gara ikastetxean. Iaz bezala datorren ikasturterako agendaren azala ikasleon parte hartzearekin kontatuz egin nahiko genuke. Dakizuen bezala, hautetsitako azal-irudiak agenda guztietan egoteko aukera izango du. Aurten, ikastetxean aurrez aurre ez gaudenez zenbait aldaketatxo egin ditugu lanak aurkezteko prozesuan. Hurrengo Hurrengo […]
Plastikako lanak konfinamendu garaian
Azken asteak bereziak izan dira denontzat, baina zailtasun guztien gainetik lan egiten jarraitu dugu ilusioz beterik. Gure sormena eta elkartasuna izan ditugu bidaia honetan lagun eta orain zuekin partekatu nahi ditugu!” Hurrengo irudian klikatuz lan guztien bilduma ikusiko duzue, lanak banan banan eta kalitate handiagoarekin ikusteko aukerarekin.
RaPoesia proiektua
2. ebaluazioan 2. DBHko ikasle batzuk RaPoesia proiektuan parte hartu zuten Gaztelania eta Literatura ikasgaian. Proiektu honen bitartez, ikasleak 2 mailan, poesia landu dute, baina ikasle bakoitzak bere norabidea hartu du. Batzuk RAParekin aritu dira, beste batzuk bideopoemak prestatu, eta denon artean lan ederra eta interesgarria egin dute. Gurekin errimatu nahi? Hurrengo estekan daukazue RaPoesia […]
2. ebaluazioko berreskurapenak
Ikasleak 3. ebaluazioko lanak egiteaz gain, pasa diren aste hauetan 2. ebaluazioko berreskurapen lanak egiten aritu dira. Orain, 2. ebaluazioko azterketaren atala berreskuratzeko ikasgai bakoitzean egin beharrekoa definitu dugu eta hurrengo dokumentuetan ikus dezakezue: