Aurten ere Iparraldeko ikasle-irakasle eta langileek bat egin dute EUSKARALDIArekin hainbat ekimen aurrera eramanda: ikastetxea apaindu egin dugu, gure ahobizi logoak (eskuzkoa eta digitala) aukeratu ditugu plastikan ikasleek parte hartutako lehiaketan, gero gure txapak egin ahal izateko, euskaraldia sustatzeko bideoak grabatu ditugu euskaran, gure kanta sortu dugu musikan eta irratirako iragarki laburrak komunikazio tailerrean. Logo […]
Archives for 2020
Bertizeko txangoak 2020
Aurten DBH 1. mailako ikasleak kurtsoa hasieran Bertizen kanpaldia hitzartua bazuten ere, ezinezkoa izan zaigu gaua pasatzea, baina ez genuen jarduerak egin gabe gelditzea nahi. Hori dela eta, urriaren 20, 21 eta 22an ikasleak joan eta etorriko txangoetan tirolinak, kañoi jaitsiera eta bia-ferrata bat egiteko aukera izan zuten. Lortzea kosta izan bazaigu ere, hemen dituzue […]
Euskaraldiko kuñak Komunikazio Tailerra ikasgaian
Egun hauetan, Euskaraldiaren harira, Komunikazio Tailerreko ikasleak (DBH1) irrati kuña batzuk prestatzen aritu dira. Lan horietako batzuk institutuko megafonian entzuteko aukera izan dugu eta, horiekin ere, aurtengo Komunikazio Tailerreko bloga estrenatu dugu. Bertan dituzue entzungai.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna Iparralde DBHIn
Iragan azaroaren 25a Iparralde institutuan Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Horretarako gela guztietan aldi berean aurrera eraman zen jarduera bat prestatu genuen. Eguneko 3. saioan gela guztietan zein egun ospatzen zen azaldu eta egunaren inguruko informazioa irakurri zen. Ondoren jarraian dagoen bideoa ikusi eta talde handian eztabaida txikia egin zen. Bukatzeko ikasle bakoitzak […]
Ibai Osinaga musikariaren bisita
IBAI OSINAGAREN EMANALDIA. Iparralde DBHI. Osteguna, 2020ko urriaren 29. Novalis erromatiko alemaniarrak zioen bezala «artista batek baino ezin du biziaren zentzua erakutsi». Eta hori da ez beste Ibai Osinaga bardoak ekarri ziguna joan den asteko ostegunean Iparralde ikastetxeko 1F-ko ikasle eta irakasleoi. Kike Diez de Ulzurrunen gidaritzapean aritu zitzaigun gogotsui eta sentimenduz bere bizi esperientzia […]
Liebana Goñi Yarnoz ilustratzailearen bisita
Aurten lehen aldiz Iruñeko Udalak Sartu eta Sortu programa antolatu du. Egitasmo honen helburu nagusia sortzaileak ikastetxeetara hurbiltzea da, DBH 1.mailako ikasleengana, hain zuzen. Hori dela eta, DBH 1.mailako ikastaldeek sortzaile baten bisita jasoko dute datozen egunetan. Pasa den astean, esate baterako, 1.E gelara Liebana Goñi Yarnoz ilustratzaile iruindarra hurbildu zitzaigun. Liebana ez zen bakarrik […]