Agur esateko momentua iritsi da, azkeneko bi urteetan Aberastasun gelan bizi izan ditugun mila momentu polit partekatu nahi ditugu zuekin! Izugarri disfrutatu dugu! Mila esker guztiei!Patxi eta Edurne Bideoa ikusteko klikatu hurrengo irudian:
Garapen jasangarrirako helburuak lortzen Gaitasun Digitala irakasgaian
Aurten Gaitasun Digitala irakasgaian 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) inguruko lanak egin ditugu. Hemen duzue egindako lan guztiekin sortutako aurkezpen interaktiboa. Klikatu irudian aurkezpena ikusteko.
Berreskurapen azterketen egutegia
Hemen dituzue ekainaren 16, 19 eta 20ean eginen diren berreskurapen azterketen datak, orduak eta gela:
Talde malguko txangoa Buztintxurira
Ekainak 7an talde malguko ikasleak Buztintxuri auzoan egon ginen. Bertan kolektibo ezberdinek egiten dituzten jarduerak ezagutzeko parada izan genuen. Jai batzordeako kideek auzoko armarriarekin lotutako gimkana bat prestatu ziguten eta bukaeraraino iristea lortu genuen! Hau erraldoien plazan izan zen. Ondoren Buztingune ezagutu genuen, auzoko kolektiboek erabiltzen duten lokala. Bertan erraldoi, kiliki eta zezentxoak probatzeko aukera […]
Nola biziraun nerabezaroari? DBH 4. mailako ikasleen oparia DBH 3. mailako ikasleei
Hirugarren ebaluazioan zehar, DBH4. mailako ikasleak aldizkari bat sortzen aritu dira Balio Etikoetako ikasgaian. Aldizkari hori sortzeko aitzakian, nerabezaroan sentitzen dituzten presio sozialei buruz hausnartu dute, eta horiei aurre egiteko zenbait gomendio pentsatu dituzte, DBH 3ko ikasleei emateko. Hala, DBH 4. maila bukatzearekin batera “opari” hori egin diete DBH 3koei: nerabezaroan sentitzen dituzten zenbait presio […]
Sormen digitaleko aldizkariak prest
Kurtso guztia lanean aritu ondoren, iritsi da eguna! Ikusgai daude jada Sormen Digitaleko aldizkariak! Aldizkari hauek Sormen Digitala izeneko diziplinarteko proiektuan landu eta sortu dituzte 3. DBHko ikasleek, euskara, musika eta plastika irakasgaietan. Iparraldeko aldizkaria hurrengo estekan aurkituko duzue: https://sormendigitala.web.educacion.navarra.es/es/web/sormen-digitala/w/iparralde-dbhi Ikusi ahal izateko, EDUCAko erabiltzaile-izena eta pasahitza beharko dituzue. Nafarroako beste ikastetxeetan egindako aldizkariak ere […]
Eskalada Bihatz rokodromoan
Apirilaren 26, 27 eta 28an Bihatz Rokodromora 4. mailako ikasleekin eskalada kirola ezagutzera joan ginen.Bertan, boulder, blokeak eta altueran ziurtaturik, biak egiteko aukera izan genuen.Oso jarduera erakargarria eta dibertigarria dela iruditzen zaigu, eta ikasleak gustora ibili zirela uste dugu.Horregatik ikasleak eta jende guztia kirol hau praktikatzera animatu nahi dugu. Argazki guztiak ikusteko sartu hurrengo estekan: […]
Eureka! zientzia museora bisita
Apirilaren 18-an, asteartea, Eureka! Zientzia Museora bisita egin genuen, Donostian, DBH 2. mailako ikasleekin. Bertan elektrizitatearen tailer bat egin genuen eta museoko areto desberdinak bisitatu. Ikastetxean zenbait ikasgaietan ikasten ari garen gaiekin lotutako erakusketak ikusteko aukera izan genuen; elektrizitatea eta mekanismoak, biologia eta anatomiako erakusketa giza eta animalien gorputzekin, matematika eta fisikarekin lotutakoak,… Zientziarekin praktikatu daiteke […]
Organo-emateari buruzko hitzaldia ATEHNAren eskutik
Apirilaren 28an, DBHko 3.mailako ikasleek organo-emateak duen garrantziari buruzko hitzaldi interesgarria izan zuten ATEHNA erakundearen eskutik (Nafarroako Gibel Transplantatuen eta Gaixoen Elkartea). Hitzaldian, organo-emaileen eta pertsona transplantatuen esperientziak eta bizipenak ezagutzeko aukera izan zuten, eta denek arreta handiz entzun zituzten haien azalpenak. Mila esker eta hurrengora arte!
Belaunaldien arteko topaketa Sartagudako memoriaren parkean
Apirilaren 20an DBH4. mailako ikasleak Sartagudara joan ziren belaunaldien arteko topaketa batera. Memoriaren Parkea bisitatu genuen eta Guda Zibileko biktimen hainbat seniderekin hitz egiteko aukera aparta izan zen.