Agintariek ikastetxeak erabat ixtea agintzen badute, bertan behera geratuko da irakaskuntza presentziala. Momentu honetatik aurrera indarrean jarriko da Arreta digital ez presentzialeko plan hau. Hori baino lehen, 3. egoera ezartzean txandaka ikastetxeko ikasle batzuendako edo berrogeialdian dauden ikasleentzat aktibatuko da.
Ikastetxea itxita egonen den bitartean ikasleek eta irakasleek ikaskuntza-irakaskuntza prozesuarekin telematikoki aurrera jarraituko dugu. Egoera honetan, inoiz baino gehiago, ikasleak bere prozesuaren protagonismo osoa hartuko du eta irakasleok eta familiek prozesu horretan ahalik eta gehien laguntzeak berebiziko garrantzia dauka.
Hurrengo irudietan klikatuz lotura ezberdinetara iritsiko zarete: astez asteko lanak, familia zein ikasleendako komunikatuak eta egun hauek ahalik eta hoberen igarotzeko zenbait aholku.
Hemen duzue 2020ko apirilean, etxean konfinatuta geunden bitartean, irakasleen artean ikasleengan pentsatuz sortu genuen bideoa. Orain ere animoak ematen lagun diezaguke.