Ikasturte “ezberdina” izaten ari bada ere, aurten ere RaPoesia proiektua egiteko aukera izan dugu, DBH2ko ikasleekin, Gaztelania eta Literatura klaseetan.
Poesia landu dugu, bai, poesia egiteko baliabide semantikoak, fonikoak eta gramatikalak. Metafora bat zer den, pertsonifikazioa, errima, anaforak… Eta aste batzuetako lanketan horren ondoren, ikasleek haien proiektuak garatu dituzte. Alde batetik batzuk bideopoemak sortu zituzten. Beste batzuk, berriz, rap kantak. Eta guztion artean, Erel eta Kuñi raperoen laguntzarekin, ikasleen testuak moldatu eta hainbat kanta sortu genituen. Hona hemen Erel eta Kuñirekin DBH2ko talde ezberdinetan moldatutako eta grabatutako kantak (8 kanta eta poema bat):
Eta, bestalde, hemen ikus ditzakezue gelan, talde txikitan, egindako bi proiektu ezberdinen emaitza, kasu honetan beste bi kanta bideoklip bihurtuta: