RaPoesia kanta eta erronka (bideoa eta azalpen labur bat)

2 ebaluazioan zehar landu dugun RaPoesia proiektuaren bukaeran hainbat gauza egin behar genuen oraindik. Alde batetik, rapero batekin, Moisés, (Raperos de Emaus, Moisés no duerme…) tailer bat egin, kanta bat grabatu eta, ondoren, bideoklip txukun bat egin. Moisésekin tailerra soilik talde batekin (2Dkoekin) egin ahal izan genuen (gerora, bakakizue, Covid 19 afera guztia etorri zitzaigulako eta klase presentzialak bertan behera geratu zirelako).

Halere, 2Dko ikasleekin kanta grabatzea lortu genuen. Martxoaren 10ean izan zen, asteartearekin, eta Coronavirusen gaineko zurrumurruak, informazioak, desinformazioak eta abarrekoak gero eta zaratatsuagoak ziren, badakizue. Eta talde horretan horren inguruan idaztea eta kantatzea erabaki zuten; sentitzen ari zirena, bizitzen ari zirena… modu kritikoan betiere. Bideoklipa ezin izan genuen grabatu, baina tailerrean egindako argazkiekin “bideoklipa probisionala” edo osatu dugu.

Hemen duzuen bideoak beste bi atal dauzka. Alde batetik, Oierrek gidatuta eta Oihan teknikari lanetan, Asierrek eta Fionnek haien arteko inprobisazio-erronka eskaini ziguten klase osoari. Ordenagailuaren pantailan 5 hitz agertzen zaizkie, denbora mugatu batean. Eta 5 hitz horiek erabiliz, esaldiak, bertsoak, errimak, osatu behar dituzte.

Haien arteko erronka bukatuta iritsi zen “tranpa”. Bat-batean, guri, irakasleoi, erronka egin ziguten, haien kontra (edota haiekin) inprobisazioa egiteko. Eta horretan ere sartu ginen.

Prozesu osoa polita izan da. Pena bakarra proiektuaren bukaera ezin izan dugula borobildu, ezta beste taldeekin bukatu ere. Hementxe gure azken lagina. Ongi pasa!

https://drive.google.com/file/d/1zRYXIX84H-5ryRfYWxKrbYE77G2ZriCa/view?usp=sharing

Bideoa ikusteko loturaren gainean sakatu behar duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.