2020/2021 komunikazio tailerreko lanak

Lehenengo hiruhilabetea pasa da eta DBH1ko Komunikazio Tailerreko ikasleak lanean aritu dira. Azken aste hauetan Euskaraldirako “irrati-kuñak” prestatu dituzte, institutuan emititu eta horietako batzuk blog honetan entzuteko aukera daukazue.

Euskaraldirako irrati kuñak (1A / 1B)

Amaiur, Leyre, Arai eta Amaia

Unai, Oihan, Aritz eta Unai

Izai, Asier, Aitor, Haritz

Euskaraldirako irrati kuñak (1E / 1F )

Olaia, Nagore, Iraide eta Miren

Txomin eta Unax

Igor eta Amaiur

AHO-KORAPILOAK

Nola galdu lotsa mikrofonoaren aurrean? Nola ohitu hitz egitera? Nola egin barre ikasi bitartean?
Mikroak zabaldu eta aho-korapiloak ahozkatzen ibili gienen, audio hauetan entzun daitekeen moduan.

Aimar, aho-korapilo bat egiten
Ainhoa, boligrafo bat ahoan duela, beste aho-korapilo bat egiten…
Asier, aho-korapiloen maisua

Komunikazio tailerreko solasaldiak

Komunikazio Tailerreko lehenengo hilabete hauetan gure irrati estudioa jarri dugu martxan eta hemendik pasa dira bai ikasleak, bai irakasleak baita zentroko langileak ere. Eta haiekin guztiekin solasteko aukera izan dugu.

Hemen gure kazetariak, Maitanek eta Maiak, Irune ikaskideari egindako elkarrizketa.

All-focus
Kris, institutko atezaina ere, mikrofonoen aurrean, Arkaitz, Aimar, eta Asierrekin.
https://drive.google.com/file/d/1md3_cjRcUsv3lqTszxIsd4T0gGQAJlw7/view?usp=sharing
Interes handia piztu zuten Krisen hitzek
Joseba, matematikako irakaslea, Nahia eta Ainhoarekin.
https://drive.google.com/file/d/18-NtiOJpRDPF9o8tyeUukysaq_sjeGXy/view?usp=sharing

EUSKALERRIA IRRATIRA EGINDAKO BISITA

Niri oso gauza polita iruditu zitzaidan euskalerria irratira joatea. Oinez joan ginen eta oso gertura zegoen.Oso ongi pasa genuen.gauza asko ikusi genituen teknikoa non joaten den,non grabatzen duten eta asko gomendatzen dut joatea.

Aimar H.

Gu urriaren 17an EH irratira joan ginen, ez da oso handia etxe baten hedadura du baina berdin da, balio duena da zeinen ongi pasa genuen.

Aurkeztu ziguten nolakoa zen irratiaren pisua eta non grabatzen dituzten ahotsak. Guk Gaizka eta ni EH irratian lan bat grabatu genuen Amazonaseko problemaren gainean eta oso ongi pasa genuen.

Eneko eta Gaizka

Gu Iruñeko Euskalerria irrati joan ginen,oso ongi pasa genuen.Oinez joan ginen, 15 minutu kostatu zitzaigun. Euskal irratia pisu batean zegoen,pisu altuena zen eta pisu horietan jendea bizi zen. Pisuaren ondoan parke bat zegoen eta Euskal irratian zeudenak (pisuan) besteak parkean geratzen ziren jolasten. 

Euskal irratira igo ginenean, atera genuen teilatura eta dena ikusten zen. Geroago grabazio estudiora  joan ginen eta txandaka hitz egin genuen. Teknikariak musika, bolumena etab, jartzen zigun eta grabazio estudioaren barruan neska bat zegoen laguntzeko. Bukatzen genuenean talde bakoitzak grabatzen zuten eta beraien irratian jarri zuten.

Ane eta Garazi

kaixo gu Iparraldeko ikasleak gara ,komunikazio klaseari esker eta gure irakasle Fertsu Izkiedirdo.Euskal erria irratira joan ginen Iparraldetik atera ginen 10:30 eta iparraldera bueltatu ginen 12:30.

Ailegatu ginean bi taldetan  banatu ginen eta lehenengo taldea irratira igo ginen eta igo genuenean irratia erakutsi ziguten .Gero terraza bat zegoen eta hor hitz egiten egon genuen galderak egin genizkion eta bera guri ,tarte bat pasa eta gero albiste batzuk prestatu genituen eta irakurri zituzten .Bukatu genuen eta beste taldea eta gu egin genuen berdina egin zuten.Beraiek barruan zeuden barruan gu parke baten jolasten egon ginen.

Maia eta Maitane

Kaixo, egun on.Duela aste batzuk Iparralde institutuko 1. mailako ikasle batzuk Euskal herrira irratira joan ginen, bisita bat egitera.Bisita 10:30-12:15ra izan zen.

Oso egun dibertigarria izan zen, guztiok oso ongi pasa genuelako.  Hasteko Euskal herria irratira arte oinez joan ginen.

Ondoren irratia nola funtzionatzen zuen azaldu ziguten.Gero talde erdiak irratia ikusten zuten bitartean beste talde erdia parkean geratu zen.

Eta bukatzeko, beste talde erdia sartu zen.

Irratiaren barruan; irratiak nola funtzionatzen zuen azaldu ziguten.Eta ondoren guk sortutako albisteak grabatu genituen.
Oso esperientzia polita izan zen. Eta denok bueltatzea espero dugu.  

Uxue eta Saioa.

Euskal irratira bisita . 

Bisitan irratia erakutsi ziguten eta nola egiten zuten lana ikusi genuen. Sala guztiak erakutsi zizkiguten eta guk ere grabatu genuen. Oso dibertigarria eta hunkigarria izan zen. Oso urduri jarri ginen grabatzean.

Euskal irratia edifizio batean dago, 13.pisuan. Ez da oso handia irrati bat izateko, baina ongi dago. 

Azaldu ziguten beraiek lan egiten ez zeudenean beste irrati bat jartzen zela. Akordio bat dute eta  horrela ez da inoiz gauzak gabe geratzen. 

Oso dibertigarria izan zen eta asko ikasi genuen. Guk irratia entzutea gomendatzen dugu.

Sara eta Amaia.

Kaixo!!! Gu Naroa eta Ekine gara, gaur azalduko dizuegu irratiaren egunean egin genuena.

Ostegun batean 11:30etan atera ginen, 2 Irakasleekin joan ginen:

Fertxu eta Nerearekin.

Sanduzelaitik joan ginen gero Biurdana parketik pasa eta Sanjuanera ailegatu ginen. Han eraikin oso altu batera ailegatu, eta bi txanda egin genituen:

  1. eta b).

Gu b) txanda ginen eta parke batean gelditu ginen itxoiten irakasle batekin.

Oso gustura geunden eta tarte oso luze bat pasa eta gero a) taldea jaitsi eta gu igo ginen. Igotzean, eskaileratik igo nahi genuen eta konturatu ginen 13 pisu igo behar genituela. 5garrenean oso nekatuta genbiltzanez ezin genuen gehiago baina, azkenean igo ginen.

Goian bista espektakularrak zeuden, dena dena ikusten zen.

Mutiko bat guregana etorri eta irrati osoa erakutsi zigun.

Gero grabatzen hasi ginen.

2 neska eta 2 mutil, oso berandu zenez guri eta beste askok ez genuen egin.

Orduan Fertxuk esan zigun beste egun batean bueltatu eta grabatuko genuela.

Ja berandu zenez ikastetxera bueltatu ginen. 

Naroa eta Ekine.

EH Irratia Iruñeako irratia da. Txikia da baina oso ongi dago, egin dituzte elkarrizketa asko eta oso interesgarriak. Joan ginenean txarla batzuk egin genituen eta iragarki batzuk ere.

Lander.