Ikasturtea hasi eta DBH1eko ikasleek kanpaldia egin zuten Bertizen. Kanpaldi horren berri Komunikazio Tailerrean jaso dugu, haien protagonistetako batzuen eskutik:
BERTIZ KANPALDIA
ALAI: Bertiz Abentura Park bisitatu eta disfrutatu.
Ondo pasatzeko lekua da Bertiz, tirolinetatik botatzeko, arbolismo egiteko, bia ferrata egiteko, parke naturala ezagutzeko, arroiletatik jeisteko eta bainatzeko. Gainera hostal batean lo egin dezakezu.
Egunero jarduera desberdinak eta kirol desberdinak egiten ziren. Monitoreak oso jatorrak ziren eta segurtasun guztiak askotan errebisatzen zituzten badaezpada.
JON:
Tirolinetan lehenengoan beldur piska bat pasatzen zen oso altu zeudelako baino aldi bat bota eta gero ez zuen beldurrik ematen. Via Ferratan izugarrizko paisaiak ikusten ziren, bidean zehar bi bertikal zeuden goraino igotzeko. Arbolismoa ere egiten zen, tirolina txiki bat eta 6 zirkuitu desberdin zituen, batzuk zailagoak eta beste batzuk errazagoak. Arroil jeitsieran, bia ferrata txiki bat eta rapela egiteko aukera zegoen, hori egin eta gero txirristetatik eta altueretatik botatzen ginen uretara. Azkenik ere parke naturala bisitatzen da. Asko zaindu zuhaitzak.
2021-10-08
ARBOLISMOAN ATASKATUTA
BI UME ATASKATU EGIN DIRA ARBOLISMOA PASATU NAHIAN
Argazkia: Bertiz abentura Park-eko monitoreak (Gorka eta Ander)
Urriaren 5ean, Bertiz Abentura Park-ean, bi ume ataskatuta gelditu ziren arbolismoaren seigarren nibela pasatu nahian.
Ataskatuta gelditu den ume bat, Irene Manzanok, kontatu du zer gertatu zaion.:
“Segurtasun gehiago sentitzeko, kolgatu egin nintzen” Kontatu du. “Baino gero ezin nintzen berriz igo eta lehenengo puntura itzuli behar izan nuen”.
Beste umea, Aitor Martinez ere ataskatuta gelditu zen eta monitoreen laguntzarik gabe atera zen, Irenek bezala.
(Irene eta Oinatz)
20221eko urriak 4
Gizon desatsegina rapel egiten.
Rapel egiten monitore desategin bat aurkitu genuen eta pentsatzen zuen guk rapel bizitza osoan egin dugula.
Baztanera kanpaldi batera joan ginen eta jarduera asko egin genituen: Arbolismoa, tirolinak, rapel, Via Ferrata…
Bigarren eguean rapel egin genuen, bazegoen monitore bat Juan deitzen zena, eta pentsatzen zuen rapel egiten genekiela eta zerbait gaizki egiten genuenean bronka asko botatzen zigun. Hau esaten zuen:
“¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡Qué haces, qué haces!!!!!!!!!!!!!!!!!!!”!
Ongi pasatu genuen rapel egiten eta gizon horrek ez zigun eguna hondoratu.
(Ekhiñe eta Mikel)
Iparraldeko 1. mailako ikasleak Bertizen kanpaldian egon dira eta ekintza asko egin dituzte.
Ikasleek Legasan eta Narbarten ostatu hartu zuten. Irakasleek Urriaren 4tik-6ra antolatu zuten ateraldian egon ziren.
Ikasleek tirolinetan bota ziren, arbolismoa egin zuten, zuhaitzetan igotzen zara arnes batekin eta obstakuluak pasa behar dituzu, erreka batean tranpolinetatik bota ziren, rapel egin zuten eta Via Ferratan, egon ziren, (harkaitzetan irekitako bidea).
Gauetan primeran pasa zuten berandu lo egitera joan zirelako.
Oso ondo pasa zuten haien lehenengo kanpaldian.
(Nahia, Ibai eta Yoel)
Iparraldeko kanpaldia
Iparraldeko lehenengo mailako ikaslek kanpaldian Legasara eta Narbartera joan ziren 3 egunetarako eta oso ongi pasa zuten.
Aktibitate asko egin genituen adibidez arbolismoa, tirolina, ura eta gehiago eta monitoreek beti laguntzen ziguten eta ere begiratzen zuten arnesak ongi zeuden.
Arbolismoak piskat beldurra ematen zuen baina egin eta gero ez zuen beldurrik ematen eta guk konpetizioak egiten genituen, eta tirolina luzeak zeuden.
Hau izan da gure esperientzia Bertizen. Eskerrik asko entzuteagatik.
(Iraitz eta Ibai)
ARBOLISMO ABENTURA PARK
Iparraldeko 1DBHko ikasleak kanpaldi batera joan ziren, Kanpaldian. Bertiz abentura park izeneko parke batera, ongi pasatzeko.
Bigarren egunean goizean arbolismoa egin zuten.
Han tirolinak, zirkuitoak eta obstakuluak egoten dira Arbolismo egiteko behar zen, mosketoia, polea eta arnesa.
Nibelak zeuden, 1,2,3,4,5,6 lehenengoa oso erraza zen eta seigarrena zailagoa. Orokorrean oso erraza zen.
(Ander eta Iraia)