Sanduzelaiko eguna iragartzeko ere kuña bat prestatu eta grabatu zuten Uxuek eta Saioak. Eta kuña, gure institutuko irratian entzuteko parada izan genuen.
Nola galdu lotsa mikrofonoaren aurrean? Nola ohitu hitz egitera? Nola egin barre ikasi bitartean? Mikroak zabaldu eta aho-korapiloak ahozkatzen ibili gienen, audio hauetan entzun daitekeen moduan.
Komunikazio Tailerreko lehenengo hilabete hauetan gure irrati estudioa jarri dugu martxan eta hemendik pasa dira bai ikasleak, bai irakasleak baita zentroko langileak ere. Eta haiekin guztiekin solasteko aukera izan dugu.
Hemen gure kazetariak, Maitanek eta Maiak, Irune ikaskideari egindako elkarrizketa.