Iragan abenduaren 14an eta 18an, Nafarroako Oroimen Historikoaren inguruan bi saioko jarduera egin genuen Iparralde DBHIn. Asun Larreta Ayesak Nafarroan eta Errioxan irakasle izandakoak, bere aitonaren bizitza eta erahilketa azaldu zigun, hala nola familiak pairatutako mina eta ondorio latzak, eta gorpua topatzeko bizitako oztopo eta zailtasunak. Errepublikako irakaslegoak jasandako errepresioa, batez ere emakumeek, sakon azaldu zigun.
Abenduaren 18an, Xabier Lopez de Uralde Saez de Buruagak 1936ko estatu kolpearen zergatia, helburua eta esanahia azaldu zuen. Hala nola, Iruñeko Los Caidos eraikinaren eraikuntzaz, esanahiaz, zentzuaz eta sinbolismoaz aritu zen. Azkenik, 36aren bueltan hainbat militar kolpistek defendatutako hainbat ideia komentatu zituen, gaurkotasunarekin lotuz.
Asun eta Xabier oroimen historikoaren alde lan egiten duten pertsonak dira.