Otsailaren azken astean 3D eta Talde Malguko ikasleak esparru zientifikoan eta DBH2ko ikasleak baratza ikasgaian hegaztien inguruko habien tailerra izan zuten ikastetxean. Bertan, gure inguruko zenbait hegaztiei buruzko informazioa jaso zuten lehenik eta jarraian Amilotxentzat eta Kaskabeltzentzat habiak eraiki ondoren auzoko zenbait zuhaitzetan eta ikastetxean habiak kokatu zituzten. Ea udaberri honetan txitak ikusteko aukera daukagun!
Gure lanak
Iparraldeko ikasleak irabazle Jeunesse pour l’égalité lehiaketan
DBH 4º mailako 3 ikasle “Stop homophobie” kartelarekin irabazleak izan dira Observatoire des Inégalités de Paris instituzioak antolatutako Jeunesse pour l’égalité konkurtsoan. Bigarren ebaluazioan frantsesa ikasgaian desberdintasunen inguruko lanketa egin dugu talde proiektuen bidez eta Erik Ramos, Leyre Fernández-Lomana eta Xabier Narcue ikasleek, proiektuaren atal bat bezala, LGTBIQ+fobia salatzeko kartel bat egin zuten. Hasteko, finalistak gelditu ziren konkurtsoan. Eta pasaden martxoaren […]
Biologia mintegiko proiektuen erakusketa
Ebaluazio honetan zehar ikastetxeko sarreran ikasleek egindako proiektuekin sortutako erakusketak ikusgai egon dira. DBH 4n biologia-geologia ikasgaian aldaketa klimatikoa klasean landu eta gero, eta Glasgowen antolatu zen klimaren goi bilerarekin kointzidituz, ikasleek proiektu artistiko desberdin burutu zituzten. Helburua zen institutuko ikasleen artean kontzientzia eta informazioa zabaltzea, eta horretarako lanak 5 arlotan banatu ziren: aldaketa klimatikoaren […]
“Frontoia” Sormen Digitaleko lanen ardatz
Gabonen aurreko hiru astetan zehar 3.mailako ikasle guztiek euskara, plastika eta musika arloetan frontoiari buruzko proiektu digitalak sortu dituzte. Helburua ikasturte amaieran ZUT aldizkari digitalean lanak argitaratzea izanen da. Horretarako ikasleak taldeka frontoiaren inguruan musika, argazkiak eta testuak sortu dituzte agerian utziz gure ikasleek duten sormena.
Poema bildumak
Hona hemen 4. DBH-ko ikasle batzuk Gaztelera eta Literatura ikasgairako egindako proiektua: poema bildumak. Hortxe dituzue eskuz sortutako ale batzuk. 4. mailakoak artista hutsak dira!!
“Oca refranera” prestatzen
Lehenengo hiruhilabete honetan DBH2ko ikasleekin Gaztelania eta Literatura irakasgaian gaztelaniazko “esaera zaharrak” landu ditugu eta, orain, unitatean zehar ikusitakoa praktikan jartzeko asmoz, eta esaera zaharrak erabiliz, taldeka mahai joko batzuk prestatzen ari gara, “oca refranera” delakoak sortzeko, hain zuzen ere. Tableroa diseinatu, arauak testu batean idatzi… eta, jakina, jolastu!
Bertizeko kanpaldia ikasleek kontatuta
Komunikazio Tailerreko ikasleek Bertizeko kanpaldiko hainbat bizipen albiste bihurtu dute. Prestatutako testuak eta audioak irakasgaiko Komunikalde blog-ean topatuko dituzue. Egin klik hurrengo irudian edukiak ikusi eta entzuteko.
Plastikako lanak
Plastikako irakasgaian ikasleak lanean jo eta ke aritu ziren 2020/21 ikasturtean. Jada ikasturte berria hastear gaudela aurreko kurtsoko zenbait lanen bilduma egin eta zuen ezagutzarako argitaratzen ditugu: Giza Gorputza DBH 2ko ikasleak, giza gorputzaren irudia lantzen aritu ziren hirugarren hiruilekoan. Ondoren ikusgai dauden marrazkiak egin ziren ariketa ezberdinen emaitza da. Animazioa Proiektua 3. DBHko ikasleak, […]
DBH 1. mailako gaztelaniako proiektuak
Hona hemen 1.DBHko ikasleek hirugarren ebaluazioan egindako zenbait proiektu. Haien herrialde, auzo eta bailarak bisitatzeko erabailgarriak izan daitezken gida turistikoak dira. Irudietan klikatuz gidetan sartu ahalko zarete.
4.DBHko ikasleek egindako gaztelaniako proiektuak
Aurtengo 2020/2021 kurtsoan 4.mailako ikasleek hirugarren ebaluazioan oso proiektu politak prestatu dituzte. Proiektu hau gauzatzeko ikasleek eleberri bat irakurri zuten. Lau eleberri eman zitzaizkien aukeran eta laburpenak irakurri ondoren bakoitzak bana hautatu zuen. Ebaluazioan zehar eleberriak sakonki aztertu zituzten: nolako narraitzailea(k) ageri da/dira, zer nolako pertsonaiak, bakarrizketak, testuinguruan kokatzea, espazio eta denbora erreal eta/edo fantastikoa… […]